2017-10-02

Miren Amurizak irabazi du Igartza Saria

'Paperezko txoriak' eleberriarekin irabazi du Miren Amuriza bertsolari eta idazleak Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak antolatzen duten idazle berrientzako sariketa.

"Beren burua berreraikitzen saiatuko diren hiru lagun" izango dira Paperezko txoriak lanaren protagonista nagusiak. Sabina, bizitza osoan baserrian bizi izan den 80 urte inguruko emakumea, haren alaba Karmele eta biloba Oihal. Urteetan pilatutako nekearen eta minaren ondorioz, Sabina bere buruaz beste egiten ahaleginduko da, eta horrek familiaren zimenduak mugituko ditu, kolokan jartzeraino. "Pieza guztiak mugituko dira, eta familiako kideen arteko talkak sortuko dira", adierazi du Amurizak gaur goizean Donostian eginiko aurkezpenean.

Iturria: Berria

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina