2018-02-23

'Loraldia'ren 4. edizioa


Aurkeztu berria da Bilboko Azkuna Zentroan Loraldia festibalaren laugarren edizioa, Lau sormen-haizetara lema pean. Festibalak 30 kultur hitzordu proposatzen ditu, euskal kulturaren berritzaileenak. Aurten 22 egunetan zehar luzatuko da, martxoaren 5a eta 26a bitartean. Tartean, diziplina artistiko guztiak, lau produkzio berri eta erabateko estreinaldiak eskainiko ditu, horietako batzuk berriro errepikatuko ez direnak, gainera. Edizio honetako festibala Bilboko 20 gune ezberdinetan gauzatuko da, inoiz baino espazio gehiago bereganatu dituela. 

Iturria: Sustatu

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina