2018-06-12

Elgoibarko I. Idazlan lehiaketaren sariak

Eider Ansola
Marian Ahdadou
Alain Rodriguez

Duela gutxi, maiatzaren 29an, banatu dira Elgoibarko I Idazlan lehiaketaren sariak. Gure ikastetxeko 3 ikaslek jaso dute saria lehiaketan: DBH 2. Mailako Eider Ansolak, Marian Ahdadouk eta Alain Rodriguezek. Batxilergoko beste ikasle batek, Iñigo Otaegik, aipamen berezia jaso du bere taldean.

Elkarrizketatu egun ditugu eta sariarekin oso gustura daudela azaldu digute. Lan on bat egiteak merezi izan duela ordainetan horrelako sari bat jasotzeko.

Batzuk esan digute aurretik ere sariak jaso dituztela. Alainek Mendaron 10 urterekin lortu zuen sari bat eta azken Gabonetan beste bat. Marianek, aldiz, Institutuko literatur lehiaketan lortu ditu sariak, olerki mailan bat eta narrazioan beste bat.

Nahi dutena eta nahi duten eran gauzak azaltzeko aukera ematen dielako gustatzen zaie idaztea. Beraiei gertatzen zaiena idazteko aukera izatea ere gustuko dute.

Oso ezberdinak izan dira idazlanetan jorratu dituzten gaiak. Eiderren lanean orain landetxea den baserriko famili baten arazoa azaltzen da. Marianek aita hil egin zaion neska bati buruz idatzi du; aita nork hil zuen ikertzen ari da neska. Ideia Pretty Little Liars serietik eta anai-arrebei gustatzen zaizkien gaietatik atera omen du. Alainek bat-batean gaixotasun bat duela esaten dioten mutil bati buruz idatzi du. Mutila beheraldi baten sartzen da baina azkenean denbora aprobetxatu behar duela konturatuko da.

Zorionik beroenak laurei eta segi horrela!



2018-06-11

Udarako liburu gomendatuak


Hemen duzue Eskola Liburutegietako koordinakundeak sortu duen udarako liburu gomendatuen gida. Adin giztietarako irakurketak daude. Aukeratu udarako liburuak!

2018-06-08

2017-18 ikasturteko liburu gustukuenak


Hau da ikasturtean zehar luburutegitik mailegatu eta ikasleentzat gustukuen izan diren liburuen zerrenda. Ikasleek 1etik 5era puntuatzen dituzte liburuak, eta bertan azaltzen diren guztiek  4 baino bataz-besteko altuagoa lortu dute.

Zerrendan euskara, gaztelania eta ingelesez irakurritako liburuak azaltzen dira. Liburu bakoitzaren orrialdean dagoen informazioa hau da: idazlea, argitaletxea, generoa  eta berri laburra.

Aipamen berezia merezi du Jasone Osoro elgoibartar idazleak, 6 liburu sartu baititu zerrendan: Jara, Jara Bartzelonan, Jara bikiak eta bikoteak, Jara live, Ezekiel nora ezean eta Eskularru beltzak I. Garbi dago irakurle gazteen artean arrakasta handia duela. Zorionak!


2018-05-24

Liburuen udaberriko berri laburrak

 Udaberriko berri laburrak
Liburuaren azaleko irudia sakatuz, 'El templo de las mil puertas' gazte literatura aldizkariak  egin dituen liburuen udaberriko berri laburrak izango dituzue.

2018-05-22

Aldizkariaren udaberriko alea

 templo 1000 puertas  n.63
'El templo de las mil puertas' gazte literaturako aldizkariak 63. zenbakia kaleratu du. Alearen orrialdera iristeko sakatu azaleko irudian .

2018-05-17

LGTB fobiarik ez

Gaur, maiatzak 17, homofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna dugu. Egunarekin gure elkartasuna azaltzeko, hemen duzue gure liburutegian LGTB gaiarekin lotuta dauden liburuak:

2018-03-23

Book-trailer'ak egingo dituzte DBH 1. mailan

Euskara ikasgaian lan berria dute taldeka DBHko 1. mailako ikasleek: 'Book-trailer'a egitea, hain zuzen. Lan aberatsa benetan: irakurzaletasunerako, irakurketa ulerkorrerako, elkar-lanerako eta liburuko mamia laburtzeko trebetasunak jorratzen ditu. 
Ikastetxeko liburutegia laguntza eskaintzeko moduan dago ikasleen zeregin berri honetan.  Hemen doaz ikastetxeak 'Bosko Eguna' lehiaketan jaso dituen hainbat booktrailer, ikasleek eredu  eta lagungarri izan ditzaten:






'Galtzagorri elkarteak' arlo honetan egin duen lana ere ikustea merezi du. Ondorengo orrialdean, hainbat book-trailer ikusi eta egiteko aholkuak topatu daitezke:
http://www.galtzagorri.eus/liburu-gaztea/

2018-03-19

Ikasturteko liburu gustukuen txostena


Hemen da, gure ikasleek egungo ikasturtean hobeki baloratu dituzten liburuen txostena. 1etik 5era baloratu behar izaten da liburu bakoitza, eta guzti hauek 4koa baino puntuazio altuago lortu dute.

Asko dira txostenean azaltzen diren tituluak, eta  azaltzen ez diren beste asko ere irakurri dituzte gure ikasleek.

Datu aipagarri bat: Jasone Osoro elgoibartar idazleak 7 liburu sartu ditu hobekien baloratutako zerrendan. Dudarik gabe bertan gehien dituen idazlea da. ZORIONAK berari!

2018-03-01

El templo de las 1000 puertas 62. zenbakia

 El templo de las mil puertas 62
Hemen duzue gazte literatura aldizkariaren azken alearen azala. Eta hauek dira edukiak:
Entrevista a... Andrea Tomé
Libros que no leerás en español (al menos por ahora) Girls Made of Snow and Glass
Reportaje Saga Mia!
¿Solo para adultos? Los siento, Leonard Peacock
Reseñas por el mundo Corazón sicario
¿Solo para niños? El túnel del tiempo
Libros olvidados Adonde llegan las nubes
#PostureoClásicos Un mundo feliz
Del papel a la pantalla El museo de las maravillas
Autores de ayer Borita Casas
El reportero recomienda... El corazón de la bestia
Reseñas de novedades Selección de libros comentados